Anoeta eta erraustegiaren obretako lan baldintza prekarioak salatu ditu LABek
Sektorean eraikuntzako enpresa handien aldetik lan kostuak merkatzeko asmoz azpikontrata hauetara jotzea “praktika orokorra” dela jakinarazi dute LABetik. Kasu honetan, ordea, bi obra hauek Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak sustatutakoak direla ekarri du gogora sindikatuak, “oso merke lizitatzeaz gain”, obren hitzarmenak betetzen ari diren ala ez egiaztatzeko “inongo neurrik” hartu ez dutela adieraziz.