Donostia Stocka egingo dute martxoan
Iaz izandako arrakastaren ondoren, bueltan izango da Donostia Stock azoka, martxoaren 9tik 11ra. Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza departamentuarekin bat egin dute hiriko merkatariek, eta euren helburua da Gabonetako stocka likidatzen laguntzea: “Hiri osoa merkatu handi batean bilakatuko da, eta saltokiek posible izango dute aurreko denboraldiko soberakinak kalera ateratzeko, prezio erakargarrietan”.
Azokan parte hartuko duteN salmenta guneek jarriko dute kartel bereizkgarri bat euren erakusleihoetan. Ordutegia izango da: ostiralean eta larunbatean, 10:00etatik 21:00etara; eta, igandean, 10:00etatik 14:00etara.
Parte hartu nahi duten denden izena eman behar dute, otsailaren 28a baino lehen:
- Posta elektroniko bidez: info@sansebastianshops.com
- Ondorengo formularioa beteta
- Telefonoz deituta: 943 09 09 38/39
- Whatsapp zerbitzura mezu bat bidaliz: 645 46 04 76