Isolamendutik atera dute Ainhoa Mujika preso donostiarra
Komunak garbitzeko lan behartuari uko egiteagatik Granadako (Espainia) espetxeko zuzendaritzak Ainhoa Mujika donostiarra eta Agurtzane Delgado Ermuarra zigortu zituen isolamendura joan den urteko maiatzean. Atzo atera zituzten isolamendutik.
Orduan, gizonezko presoek salatu zuten ez zeudela horrelako lanik egitera behartuta, eta emakumeen aurkako diskriminazioa zela salatu zuten.
Ordutik, bederatzi hilabete eman dituzte bi emakume hauek isolamenduan, eta ugariak izan dira haien egoera salatzeko egindako elkarretaratzeak eta ekintzak. Besteak beste, Granadako espetxeko euskal preso gizonezkoek protestak abiatu zituzten, eta joan den azaroaren 25ean sinadura bilketa abiatu zuen mugimendu feministak.