Trukerreka arropa azoka antolatu du Txantxarreka gaztetxeak
Hilabeteetan zehar bildutako bigarren eskuko arropa Trukerreka azokan eskainiko du Txantxarrekak larunbat honetan. Egun paregabea pasa eta Antiguako gaztetxea ezagutzeko okasio polita izateaz gain, gustuko jantziak etxera eramateko aukera izango dute bertatik pasako direnek. Euren ekarpena egin nahi dutenei erabiltzen ez dituzten arropak gaztetxera igotzeko deialdia egin dute ere Txantxarrekatik.
Azoka 12:00etatik aurrera egongo da irekia.