Antton Larretxao, Uliako bere etxearen atarian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Familia bereko lau belaunaldik lan egin dute Uliako ur biltegietan, eta Antton Larretxao izan da bertan lan egin duen azken senitartekoa. Ur biltegietan hasi zen laguntzen 16 urterekin, eta hiriko saneamendu zerbitzuan aritu da ondoren lanean, 70 urterekin erretiratu den arte. Horrela bada, izugarri daki ur biltegi zaharren eta eta hiriko ur saneamendu sistemaren inguruan.
Ur biltegietako lurretan bertan dagoen etxean jaio zen Larretxao, bere aurreko bi belaunaldien moduan, eta bertan bizitzen jarraitzen du. Auzo elkarteak hilabetean behin bisita gidatuak antolatzen ditu Buskando biltegira, eta horietan parte hartzen du, gustu handiz.
Bere jakituriaren eta ibilbidearen berri eman dio IRUTXULOKO HITZAri, eta erreportaje zabal batean argitaratuko dugu, ostiralean.