Lasterketa solidarioa egingo dute otsailaren 28an
herrikrosa webgunean.
Unai San Sebastian kirolari donostiarrak gidatuko du lasterketa, Omega Running taldearen laguntzarekin, eta partaideek elkarrekin egingo dute korrika, erritmo lasaiean. Lasterketarekin bat eginez, asteazken horretan, morez jantziko dute udaletxearen aurrealdea, “Gaixotasun arraroei ikusgarritasuna emateko”, horixe baita elkartea identifikatzen duen kolorea. Partaideak ere morez janztera animatu dituzte.
Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna dela-eta, elkartasunari bidea emango diote Donostian. Horrela, #yosoyRetoDravet lasterketa solidarioa antolatu dute. Otsailaren 28an izango da lasterketa, 19:00etan, eta aukera egongo da korrika egiteko 7,83 kilometroko ibilbidea; edo oinez, 4 kilometro. Dravet sindromea ezagutaraztea du helburu lehiak, jendartea sentsibilizatzeko. Felix Lucas donostiarrak sortu zuen ApoyoDravet elkartea, gaixotasun hori dutenen bizi baldintzak hobetzeko asmoz. Lasterketarako izen ematea egin daiteke jada,