PSE-EEk dio pisu turistikoen ordenantzak ez duela ingurumen txostenik behar
Donostiako Udaleko PSE-EEren taldeak ohar baten bidez adierazi du pisu turistikoen ordenantzak ez duela ingurumen txostenik behar: “Ordenantza berria ez da hirigintza plan bat, etxebizitzen erabileraren arautze bat baizik”, azpimarratu dute.
Udaleko zerbitzu tekniko eta juridikoek ordenantza bermatzen dutela gaineratu dute: “21/2013 legeak ezartzen duen Ingurumen Ebaluazioarekin bat egiten du, eta EAEko legediak sail horretan dioenarekin”.
Udal gobernuaren kudeaketarekin kritiko direnei erantzuteko plazaratu dute oharra Donostiako sozialistek, babesa adierazteko Enrique Ramos Hirigintza zinegotziari eta egiten ari den lanari.