Realak agur esan dio Europako bideari
Salzburgoren aurka 2-1 galdu ondoren, atzo gauean agur esan zion Realak Europako Ligari. Lehen zatian banako berdinketa lortuta, Realak nahikoa zuen beste gol bat sartzea, hurrengo fasera igarotzeko; hain zuzen, Canalesek ateratako korner batean, buruz egin zuen gola Raul Navasek, 28. minutuan. Austriakoak aurreratu ziren, eta hortxe bukatu ziren txuri-urdinen aukerak. Joanekoan, Anoetan, bina berdindu zuten.
Ertzain bat hilik San Mamesen
Athleticek ere atzo norgehiagoka zuen San Mamesen, Spartark Moskuren aurka, eta istilu larriak egon ziren, Errusiako zale ultrak tarteko. Ertzain bat hil egin zen, lehia aurreko istiluetan ondoezik sentitu ondoren. Anbulantzian eraman zuren Basurtuko ospitalera, bihotzekoak jota. Ordubetez aritu ziren suspertu nahian, baina ez zuten lortu. Athletic, Moskun, 1-3 nagusitu zitzaion Spartaki; eta atzo, 1-2 galdu zuen. Horrela, gainditu egin du kanporaketa.