Altzako kiroldegiaren inguruko lurzorua bere onera ekartzeko proiektua onartu dute
Altzako kiroldegiaren ondoko Larreseko ibarra bere onera ekartzeko proiektuari hasiera ematea onartu du gaur Tokiko Gobernu Batzordeak. Ibarra saneatzeko obra lehiaketara aterako du orain Donostiako Udalak, 4,1 milioi euroko aurrekontuarekin.
Fibrocementos Vascos fabrikaren isuriek amiantoz kutsatu zuten kiroldegiaren inguruko lurzorua. Proiektua esleitu ostean, garbitze lanek hamabi hilabeteko epea hartuko dutela aurreikusten du udalak. Garbituriko lur-sailek eta lizitazio fasean dagoen eraikin berriak osatuko dute Altzako kirol-instalazio berria.