'Artea eta giza eskubideak' lehiaketako margolan gustukoenak aukeratu daitezke
Gaurtik apirilaren 1era bitartean Artea eta giza eskubideak XIII. lehiaketaren margolan gustukoenak aukeratu daitezke. Aurten ere 6 eta 18 urte arteko haur eta gazteek parte hartu dute. 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko, funtsezkoa den 1. artikuluaren inguruan hausnartu dute.
Parte hartzaileek beren ideia eta gogoetak irudikatu dituzte egindako lanetan, eta hauek Donostiako Udaleko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen webgunean ikus daitezke: www.donostia.eus/gizaeskubideak
Publikoaren saria erabakitzeko, herritarrek aukera dute epaimahaiak aukeratutako margolanak saritzeko, zenbait kategoria eta modalitateen artean – webgunean ezkerreko menuan dagoen Margolanak aukeratu atalean sartu behar da– . Aukeratzeko epea bukatzean, webgunean argitaratuko da irabazleen zerrenda eta zuzenean emango zaie honen berri bai irabazleei, bai zentro parte-hartzaileei.