Suhiltzaileak sute bat itzaltzen, Parte Zaharrean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Hirian ur-hargunerik ez daukaten puntu desberdinetan eman daitezkeen larrialdiei aurre egin ahal izateko suhiltzaileentzako autoponpa kamioi bat erosiko du Donostiako Udalak. Ibilgailu berriak
6.000 litroko edukiera duen ur depositu bat dauka eta
300.685 euroko kostua suposatuko dio udalari.
Kamioi berri honek suhiltzaileen flotako 26 urteko beste ibilgailu bat ordezkatuko duela jakinarazi dute udaletik. “Hiriko puntu desberdinetako hiritar guztien segurtasuna ziurtatzeko” helburuarekin erosi dutela nabarmendu du Eneko Goia alkateak.