Les Fous laukoteak 'Never surrender' diskoa argitaratu du
Soul, rhythm and blues eta pop doinuak jorratzen dituen Les Fous talde donostiarrak Never surrender hirugarren diskoa atera du. Guztira hamabi kantu ditu eta Hashtags aurrerapen abestia duela gutxi aurkeztu zuten.
Martxoaren 10ean aurkeztuko dute Intxaurrondoko kultur etxean egingo duten Musikagela Women jaialdian. Anita Parker taldearekin eta Raitx abeslariarekin batera ariko dira.
Santi Romano (pianoa eta ahotsa), Olatz Otxoa (ahotsa eta perkusioa), Ainhoa Egiguren (ahotsa eta perkusioa) eta Unai Moraza (perkusio elektronikoa eta gitarra) musikariek osatzen dute laukotea. Pasa den Jazzaldian hainbat zuzeneko eskaini zituzten.