Lourdes Bereziartua, jubilatua. (Argazkia: Malen Aldalur)
Nazioarteko greba feministarekin bat egingo du aurten Euskal Herriko mugimendu feministak. Hainbat emakumek bat egin dute greba deialdiarekin eta etxeko eta zaintza lanak, soldatapeko lanak, ikasketak eta erosketak geraraziko dituzte.
Greba parte hartuko duten hainbat emakumerekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk eta ostiraleko astekarian argitaratuko ditu testigantza guztiak, grebaren nondik norakoekin batera. Hemen Lourdes Bereziartua jubilatuaren testigantza.
Zergatik egingo duzu greba martxoaren 8an?
Jubilatu berria naiz. Aspalditik militatzen dut mugimendu feministan eta urte asko daramatzat gure eskubideak aldarrikatzen eta defendatzen. Horregatik, aurten bat egingo dut grebarekin.
Nola egingo duzu greba?
Kalera aterako naiz eta mobilizazio guztietan parte hartuko dut. Biloba txiki bat daukat eta hura ezinbestean zaindu behar dut ordu gutxi batzuetan baina gero mobilizazioetan parte hartzea izango da nire eguneko egiteko bakarra.
Zergatik uste duzu garrantzitsua dela greba egitea?
Greba hau emakume guztiok egin beharko genuke bereizketa asko jasaten ditugulako egunero-egunero.