Pisu turistikoen ordenantza berria Aste Santua baino lehenago aplikatuko du udalak
proposamenak 130 alegazio jaso zituela jakinarazi zuen Goiak urte hasieran, eta ondorioz, udaleko zerbitzu juridikoek denbora behar izan dute guztiak aztertu eta erantzun bat emateko. “Udalak gai honen inguruan urte eta erdi darama lanean”, alkatearen hitzetan, “turismoaren efektu kaltegarriak saihestu eta hiri eredu orekatu eta jasangarri bat lortzeko helburuarekin”.
Zentzu horretan, udal gobernuan pozik daudela adierazi du Goiak, “jakin mina eta morboa” sortzen duen arazo honen konponbiderako “puntu orekatua” topatu dutela uste dutelako. Izan ere, araudi berriak “oposizioaren bi aldeetako kritikak” jaso dituela dio alkateak, bere ustez, gain honen inguruan “denak pozik uztea ezinezkoa delako”.
Pisu turistikoen ordenantza berria prest dauka Donostiako Udalak eta, ezustekorik ez badago, zinegotziek osteguneko ez ohiko udalbatzarrean onartuko dute araudi berria. Hala izanez gero, ordenantza Aste Santua baino lehenago aplikatzen hasteko asmoa dauka udal gobernuak, Eneko Goia alkateak gaur goizean azaldu duenaren arabera.
Udalak hasiera batean aurkezturiko