'Señorita bat akelarre batean', Koban taldearen bideoklip berria
Diru bilketa kanpaina abiatu du Koban talde donostiarrak beraien lehen diskoa grabatu eta argitaratu ahal izateko. 2.000 eurora iristean bideoklipa argitaratuko zutela agindu zuten eta hala egin dute. Akustikoan grabatutako Señorita bat akelarre batean izeneko bideoklipa ikusgai jarri dute sarean.
Gutxienez 3.500 euro lortu nahi dituzte apirilaren 3a baino lehen. 2015. urtean jaio zen Koban taldea eta trikitixa, musika elektronikoa eta swinga uztartzen ditu.
Proiektua lagundu nahi duen ororentzat hainbat opari prestatu dituztela azaldu dute: “kamisetak entailatuak eta entailatu gabeak,bi koloretan eta sarrerak apirilaren 13an Donostian egingo duten disko aurkezpenerako”.
Hemen lagundu dezakezue taldea.