Zinegoak jaialdiko hainbat film Trueban ikusi ahal izango dira
EHGAM, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek Donostiara ekarriko dute XI. Zinegoak jaialdia. Ostiraletik igandera bitartean, hainbat film ikusi ahal izango dira Trueba zinema aretoan. 19:00etan izango dira emanaldiak eta bakoitzaren sarrera 6 eurokoa izango da.
Aurtengo hedapenera ekarritako proposamenak ondorengoak dira:
- Ostirala, 2. Lazaro Louzao zuzendariaren Nove de Novembro filma. Mundu mailan estreinatu den galegozko lehen fikziozko filma da. Zuzendaria emanaldian izango da, eta galiziarra izan arren, harreman estua du Euskal Herriarekin EHUn ikasi zuelako.
- Larunbata, 3. Miriam Fougere zuzendariaren Feminista dokumentala. Gertutik kontatzen du 2017. urtean ospatu zen emakumeen martxa zela eta emakumeen arteko bizikidetza, Kurdistanetik Lisboara igaro zen.
- Igandea, 4. LGTB film laburren emanaldia. Aipatzekoak dira, Homoamak eta La petite mort adingabeen transexualitateaz hitzegiteagatik, Marguerite sexu azkatasuna hirugarren adinean erakusteagatik eta The migrant mixtape orientazio sexualagatik errefuxiatuak diren pertsonen errealitatea erakusteagatik. Maren Gonzalez Zinegoak jaialdiko programatzaile donostiarrak parte hartuko du, Nati Ortiz de Zarate Homoamak film laburreko protagonistarekin batera.