Giro ederra izan dute Ibaetako jaietako Aingeru Zaindariaren erromerian
Martxoaren lehenean Aingeru Zaindariaren ermitara igo ohi dira urtero Ibaetako bizilagunak auzoko jaiei hasiera ematen dien erromeriarekin. Eguraldia lagun izan dute gaurkoan, eta musikaz lagundurik goiz ederra pasa dute bertan adin guztietako auzotarrek. Txorixo egosia eta saldaz gain, ‘Gorriti show’-ren herri jolasez eta primerako bertso saio batez gozatu ahal izan dute ermita parean, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Gaztelumendi anaiekin.
IRUTXULOKO HITZA festan murgildu da ere eguna irudietan jasotzeko.