Entrenamendu saio irekia antolatu du Nik Tri taldeak
Nik Tri triatloi taldeak eskaintzen du prestakuntza 7 eta 17 urte arteko gaztetxoentzat, azken bost urtean. Horrela, aisialdiaz euskaraz gozatzeko aukera ematen dietela diote, triatloietarako prestatzen dituzten bitartean. Nik Tri gertutik ezagutu nahi duenak aukera izango du martxoaren 11n, Donostian antolatu duten entrenamendu saio irekian. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharra dago, Nik Tri webgunearen bidez.
2017an 300 gazte inguruk parte hartu zuten, eta horietatik %46 emakumeak izan ziren. Aurtengorako programa ere osatu dute, eta badituzte kanpalekuak, egun bakarreko probak eta urte osoan izaten duten eskola.
Informazio gehiagorako idatz daiteke info@niktri.eus posta elektronikora edo dei daiteke 943 83 3641 eta 628.643069 telefono zenbakietara.