Kontsumo arduratsurako alternatibak aurkeztuko dituzte
Saretuz elkarteak bultzatu du jarduera, Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sareak.
Kontsumitzaileen Nazioarteko Eguna izango da martxoaren 17an. Egun horretan bertan, 12:00etan, jarduera berezia egingo dute Easo plazan, Ogiaren arrastoa jarraituz izenburupean. Aukera emango dute ezagutzeko kontsumo arduratsurako alternatibak, Donostia inguruan. Ogia aukeratu dute gai nagusitzat, eta horren inguruan hausnartuko dute, ogi kantitate handiek zakarretan bukatzen dutela baitiote.