Zikloibilaldi osasungarria antolatu du Kalapiek
Zikloibilaldi osasungarri irekia antolatu du Kalapiek, Hiriko Txirrindularien Elkarteak. Martxoaren 11n izango da 25 kilometroko ibilaldia, hiriko bidegorrietan barrena, eta herritar guztiei deia egin diete parte hartzeko: “Helburua da donostiarrek bidegorrien sarea ezagutzea, eta animatzea erabiltzera txirrindularientzako bideak eta 30 kilometro orduko guneak”. Bide batez, udalari eskatu nahi diote txirrindak babestu eta bultza ditzala. Irteera Kursaal paretik egingo dute, 9:00etan, eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du.
Kalapiek dio Donostiak 70 kilometroko bidegorri sarea duela, zati batzuetan elkarbanatua, eta kasu askotan hobetu daitekeena: “Edonola, aukera ezinhobea dago bizikletaz hainbat ibilbide egiteko, garraio gisa edo aisialdi gisa erabiliz”.
Horrela, ibilaldiaren aitzakian, hainbat eskaera egin ditu Kalapiek:
- Azpiegiturak behar dira Altza, Bidebieta, Txintxerpe eta Aieten.
- Bulebarizatu behar da Loiola, eta Añorgakoa bukatu, horrela Lasarterekin lotzeko.
- Bidegorri sarea hobetu behar da: oinezkoentzako gurutzebideak, txirrindularien segurtasuna, margoketa…
- Aparkaleku seguruak egin behar dira, eta erabiltzen ez direnak kendu.
- Loturak hobetu behar dira bestelako garraioekin: Renfe, Euskotren…
- Bidegorrietan ikur horizontal eta bertikalak behar dira.
- …