Etxebizitza kooperatiboa sustatzeko Abaraska sortu dute
Etxebizitzaren arazoari begira sortu dute Abaraska kolektiboa. “Donostiako hirigunean modu duin batean bizi nahi dugu eta gaur egungo ereduak ez gaitu konbentzitzen”, azaldu dute sortzaileek.
Etxebizitza oinarrizko eskubidea dela aldarrikatu, eta etxebizitza kooperatiboaren aldeko eredu bat bultzatuko dute. “Antolamendu kooperatiboa, jabetza kolektiboa, etxebizitzaren erabilera balioa eta kideen arteko lankidetza izango ditugu ardatz”.
Aldi berean, eredu inklusibo, jasangarri eta ez espekulatzaile bat sustatu nahi dute. “Etorkizuna eraikitzeko eta irudikatzeko espazioa da Abaraska”. Informazio gehiago topatu daiteke beraien webgunean.