Obretako langileak igaro ziren protestaren aurretik, eta oihuak areagotu zituzten manifestariek. (Argazkia: Satorralaia)
Satorralaia bizilagunen elkartea nekaezina da. Ostegun arratsaldean bertan, 250 lagun bildu ziren Antiguan hasi dituzten topoaren igarobidearen obretan,
Hiritarrok argi dugu: Stop metroari lelopean. Elkarretaratzea egin zuten lanen aurka, ez baitute uste beharrezkoa denik hirian halako azpiegitura bat egitea. Donostiako autobus zerbitzua hobetzea proposatzen dute, besteak beste, garraio publikoa hobetu eta bultzatzeko. Hain juxtu, Zarautz etorbidean eta Eugenio Imaz kalean hasi dira lanak egiten, eta han bildu ziren.
Satorralaiakoek azaldu dutenez, unibertsitatean ere zabaldu da mugimendua: “Azken egunetan metroaren aurkako aldarria zabaldu da Ibaetako unibertsitateetan eta ikasle taldeak ere bildu dira protestara. Obraren arduradunak manifestarien artean pasa direnean, oihuak areagotu egin dira”.
Obrak gelditzeko eskatzeaz gain, Satorralaiak mobilizazioei eusteko deia egiten du: “Proiektu honen bultzatzaileek herritarren presioa sentitu behar dute”. Datozen egunetan protesta gehiago egingo dituzte:
- Martxoak 9, ostirala (18:00). Easoko tren geltokiaren aurrean antzezlana eta informazio banaketa.
- Martxoak 12, astelehena (19:00). Mahaingurua: Beraien makinen aurrean: Bizilagunen borrokak hiriko garraio-azpiegitura kaltegarriak gelditzeko. Koldo Mitxelena Kulturunean.
- Martxoak 17, larunbata (13:00). Elkarretaratzea Easo plazan eguerdiko 1etan.
Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua