Argazkia: Eureka! Zientzia Museoa.
Gizakion garuna hobeto ezagutzeko jardunaldiak antolatuko ditu Eureka! Zientzia Museoak
martxoaren 12tik 16ra egingo duten Burmuinaren astearekin.
Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroarekin elkarlanean sorturiko ekimena da eta laugarren urtez ospatuko dute aurten, “burmuinaren ezagutza dibulgatzeko helburuarekin”, museo donostiarraren arabera.
Lau egun horietan zehar, gizakion organo honen konplexutasuna publiko orokorrari modu didaktikoan helarazteaz gain, biztanleria garun ikerkuntzaren aurrerapen eta abantailez kontzientziatzea bilatuko dute antolatzaileek. Horretarako, bi egitarau paralelo antolatu dituzte BCLB eta Eureka!-k, bata ikastetxeetako ikasleentzat eta, bestea, publiko helduari zuzendua. Hainbat kasutan, museorako sarrera doakoa izango da.