Ane Oiarbide, aurkezpenean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Klima aldaketari aurre egiteko egitasmoa aurkeztu du udalak:
Donostia egokitu egiten da. Bideodibertsitate Fundazioaren bidez jarri dute abian, eta Espainiako Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin elkarlanean. Ane Oiarbide Ingurumen zinegotziak eskaini ditu xehetasunak. “Klima aldaketara egokitzeak esan nahi du haren ondorioei aurrea hartzea, horiek gutxitzeko edo horrek ekar ditzakeen aukerak aprobetxatzeko eta prestatzeko”.
Egitasmoak lau ardatz nagusi ditu, eta guztiak aurten gauzatzea da udalaren helburua. 105.500 euroren aurrekontua izango du, eta horrekin, beste hainbat neurri hartzeaz gain, mareografo bat jarriko da, olatuak neurtu eta datuak erregistratzeko.
Lau ardatzak ondorengoak dira:
- Ikerketa sakon bat egitea klima aldaketak udalerriko hondartzetan duen eragina kalkulatzeko.
- Olatu handien eta uholdeen ondoriozko larrialdi egoerak saihesteko informazioa hobetu eta herritarrentzako informazioa hobetzea. Olatuen datuak biltzeko mareografiko bat jarriko dute. Bestalde, yraren maila neurtzeko gailu bat jarriko da Igara errekan, kontrolatzeko.
- Muturreko gertaera klimatikoek hiriko zerbitzu eta azpiegitura kritikoetan, hala nola energia, gas eta telekomunikazio zerbitzuetan, zer nolako eragina duten aztertzea eta hiri sistema indartzeko egokitzapen neurriak zehaztea (hobetzeko arloak).
- 27. poligonoko erreka eta ibarren azterketa hidrauliko eta hidrologikoa egingo da, inguru horretako saneamendu sarean zenbateko karga sartuko den aurreikusteko.