Hika ikastaroa antolatu du Ikasbide Kultur Elkarteak
Amara Berriko Ikasbide Kultur Elkarteak antolatu du Hika hitz egiten ikasteko oinarrizko ikastaroa. Hamabost orduko ikastaroa izango da, euskaraz zuka hitz egiten dakien edonori zuzendua dago, eta doakoa izango da. Saioak bideratuko dituzte hika praktikatzera, lehen egunetik. Horrela bada, binakako elkarrizketak izango dituzte ardatz. Hitanoa bere osotasunean ere landuko dute, eta noka eta toka bereiztuko dituzte.
Eskolak izango dira 19:00etatik 20:30era; eta hainbat aukera eman dituzte:
a) Asteazkenero, apirilaren 11tik ekainaren 13ra.
b) Asteazkenero, maiatzaren 2tik uztailaren 4ra.
c) Astearte eta ostegunetan, apirilaren 10etik maiatzaren 15era.
d) Astearte eta ostegunetan, maiatzaren 3tik ekainaren 5era.
e) Astearte eta ostegunetan, ekainaren 5etik uztailaren 5era.
Parte hartu nahi duenak posta elektroniko bat bidali behar du, interesatzen zaion aukera zehaztuz: ikasbideke@gmail.com, xabiereizagirre@gmail.com, aarregi@zubirimanteo.com. Ikasbide Kultur Elkartean bertan ere eman daiteke izena, 18:30etik 21:00etara.