Kontzertua eskainiko dute Ibaiertz eta Cum Jubilo abesbatzek
erreportaje zabala egin zion IRUTXULOKO HITZAk.
Cum Jubilo abesbatza sortu zen 2003-2004 ikasturtean, unibertsitateko akademi ereserkia prestatzeko elkartu zen taldearen eskutik. Easo Abesbatzaren barneko talde bat da eta Sergio Pedrouso da zuzendaria.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek: Ibaiertz eta Cum Jubilo. Martuteneko parrokian izango da emanaldia, ostegunean, 19:30ean. Sarrera irekia eta doakoa izango da; eta kontzertua babesten dute Etxarriene Auzo Etxeak, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak.
Ibaiertz abesbatza osatzen dute Loiola eta Martuteneko bizilagunek, Josu Elberdinen zuzendaritzapean. Taldeak hamar urte bete zituen 2016an, eta