Txuri Urdin izotz hockey taldeko kideak. (Argazkia: Txuri Urdin)
Ikerketa bat egin dute bosgarren urtez, eta Donostia kokatua geratu da goi mailako emakume kirolarien talde gehien dituen hirien artean, Espainia mailan. Taldekako kirol modalitateak aztertu dituzte: futbola, saskibaloia, eskubaloia, hockeya, boleibola, waterpoloa, errugbia, izotz hockeya, softbola, curlinga eta areto futbola, baita atletismoa eta igeriketa ere. Ikerketaren emaitzen arabera, 2017-2018 denboraldian, goi mailan dauden Donostiako taldeak zortzi dira: Bera Bera (eskubaloia), Reala (belar hockeya eta futbola), IDK Gipuzkoa (saskibaloia), Donostiako Atletiko (atletismoa eta softbola), Txuri Urdin (izotz hockeya) eta Txuri Berri Curling (Curling).
Hirugarren postuan dago Donostia, 83 hiriren sailkapenean. Aurretik daude Bartzelona, 13 talderekin, eta Madril, 14 talderekin. Gasteizek, esaterako, 3 talde ditu, eta Iruñeak eta Bilbok, berriz, talde bana.
Horretaz gain, 2017an Espainian zein nazioartean emaitza bikainak lortu dituzte bakarkako kirolariak ere baditu Donostiak: Maria Mujika atleta, Clara Azurmendi badminton jokalaria, Naroa Perez gimnasta, Ainhoa Olarra golf jokalaria…