Eneko Goia: "Gola bere atean sartu du Munillak"
Hautsak harrotu ditu Munillak Radio Marian egindako adierazpenek. Martxoaren 8ko greba feministari begira esan du “feminismoari deabruak gola sartu” diola.
Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak egindako adierazpen polemikoen inguruko iritzia eman du Eneko Goia alkateak: “Esan dituenak errealitatetik kanpo daude, erabat lekuz kanpo. Gola bere atean sartu du Munillak”.
Era berean, ideia bat azpimarratu du Goiak. “Uste dut egin dituen adierazpenekin ez direla ados egongo Eliza barruko beste gizon eta emakumeak. Atzokoan beste behin ere bere atean sartu du gola, eta ez da lehen aldia”.