Erabilera publikoko espazioen ordenantza onartu du udal gobernuak
Merkatariei bide publikoaren erabilera arautzeko ordenantza onartu du Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak. Hiru edo lau hilabeteko epean onartzeko asmoa du udalak, Eneko Goia alkateak esan duenez. Atzo, aurkeztu zuten Ernesto Gasco alkateordeak eta Alfonso Gurpegi Bide Publikoetako zinegotziak.
62 artikulu ditu ordenantzat eta hiru titulutan daude banatuta. Lehenengoan ezartzen dira xedapen orokorrak, ordenantzaren helburua eta aplikazio eremua, eta erabilera tipologiak zein irizpideak. Bigarrenean, zehazten dira gune publikoa edozein eratako elementuekin okupatzeko baldintzak: kalez kaleko salmenta, espazio publikoaren okupatzea (azokak, jaialdiak, festak, kirol probak, erakusketak, etabar) eta merkataritza jarduera gune publikora eramatearen ingurukoa. Hirugarrenean, berriz, zigor araubidea zehazten da.
Ordenantza honetatik kanpo arautzen direnak, ondorengoak dira: obra elementu osagarriak, ostalaritzako terrazak, eta bide publikoa erabili eta txukuntzea eta hiri paisaia babestea. Bakoitzak ordenantza berezitua du.