Irati Salsamendi, patroigilea eta jostuna: "Modatik ihes egitea oso zaila da, eta egiten dugunean ere beste nonbait sartzen gara"
Jantzigintza eta patroigintza ikasketak egin zituen Irati Salsamendik (Aiete, 1991), Bartzelonan. Orain, Donostian dago eta bide berriak urratu eta proiektu berriak abiarazi nahi ditu.
Komunikazio ikasketak egin zituen Deustun Irati Salsamendik, baina beti eduki du artisautzarekiko interes berezia. Izeba jostunak ditu eta betidanik aritu izan da belarritakoak eta tankerakoak eskuz egiten. Horrek bultzatuta, Bartzelonara joan zen patroigintza eta jantzigintza ikastera. Berarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk eta elkarrizketa irakurgai egongo da ostiraleko astekarian.