Lauroba taldea larunbateko kontzertua bukatzerakoan. (Argazkia: Iratxe Etxeandia)
Baina ezin esan agur. Hori pentsatuko dute Laurobako kideek pasa den larunbatean Doka antzokia jendez bete ondoren. Iker Laurobak esker oneko hitzak izan zituen bertara hurbildu ziren guztientzat, eta txantxa pare bat ere egin zituen. Esaterako, ea ordura arte aretoan zeuden pertsona horiek guztiak non sartu ziren beste kontzertuetan, edo dena txantxa bat zela eta Aretxabaletan dutela hurrengo kontzertua. Baina ez, azkena da.
Bi ordu inguruko emanaldia eskaini zuten, klasikoak errepasatuz eta IV azken diskoari merezi duen garrantzia emanez. Azken urte eta erdian taldea osatzen duten bost musikariak aritu ziren taula gainean. Hala nola, Iker Lauroba, Haritz Lauroba, Ane Bastida, Andoni Garcia eta Antxon Sarasua. Beraiekin batera bi lagun zahar igo ziren agertokira; Iñaki Ortego teklatu jotzailea eta Alain Urkola gitarra. Beste bi kolaboratzaile ere izan zituzten, Sara Azurza eta Fariba Sheikhan abeslariak.
Euskarazko pop musikari bere ekarpena egin dio Lauroba taldeak, eta aurrerantzean beste zenbait proiektutan ibiliko dira musikariak. Agian aukera gehiago izango dituzte irauteko. Musika zaleen babesa ere estimatuko dute.
Larunbateko kontzertuari bukaera emateko Muxu batekin kantu ezaguna aukeratu zuten donostiarrek. Modu oso berezian jo zuten, azkena delako, eta ahaztuko ez dutena. Ondorengo bideoan entzun eta ikus daiteke.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea