Marian Arregi donostiarra.
Marian Arregi musikari eta dantzari donostiarra hil da gaur 74 urterekin. Juan Antonio Urbeltz bere senarrarekin batera euskal musika eta dantza tradizionalak berreskuratzeko egindako lanagatik zen ezaguna Arregi.
Goizaldi dantza taldean ezagutu zuten elkar eta 80ko hamarkadan Argia dantza taldea sortu zuen bikoteak. 2015ean Gipuzkoako Urrezko domina eta Gipuzkoako Dantza Profesionalen Ikerkuntza Saria jaso zuten dantza tradizionalak berreskuratzeari eskainitako bizitzagatik.
Azken sari horren harira IRUTXULOKO HITZAk Urbeltz elkarrizketatu zuen urte horretan.