Egiako Zumy sariak 55. irabazlea behar du
Igande honetan, hilak 11, jokatuko da Egiako 55. Zumy saria – J.J. Zabala eta J. Zumeta memoriala. Junior mailako txirrindularitza proba da, eta Gipuzkoako egutegiko hirugarrena. Lasterketa 9:30ean hasiko da, eta 11:30 inguruan Ametzagaina kaleko helmugan izango dira txirrindulariak.
Donosti Berri taldeko txirrindulari gazteak prest daude lehiatzeko. IRUTXULOKO HITZAk Aitor Larrañaga eta Ladis Lopez txirrindulariekin hitz egiteko aukera izan du, eta ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da.
Egiako klasikoak duen historia benetan harrigarria da. 6oko hamarkada erdialdean hasi ziren antolatzen, eta ordutik osatu duen palmaresa oso esanguratsua da. Irabazleen artean daude, Abraham Olano (1987), Alejandro Valverde (1997), Iban Iriondo (2001), Gari Bravo (2007), Jesus Herrada (2008) eta Ion Ander Intxausti (2009).