Emakumeek planto egingo dute
1.906.809 emakume daude deituta bihar grebara eta mobilizazioetara, Euskal Herrian. Donostian ere asko izango dira modu batera edo bestera greba feministarekin bat egingo dutenak. Lanuzteak eginez, zaintza eta etxeko lanak albo batera utziz, erosteari lagata, mobilizazioetan parte hartuz edo amantalak zintzilikatuta.
Donostiako mugimendu feministak mobilizazio ugari antolatu ditu biharko:
- 11:00etan, bizikletada desobedientea Amara Berriko Arcco merkatzaritza gunetik Bulebarrera.
- 11:45ean, Etxeko langileen elkarretaratzea udaletxe aurrean.
- 12:00etan, eserialdia Bulebarrean.
- 12:30ean, performance bat egingo dute Konstituzio Plazan.
- 14:00etan, Tuperfest etxetik ekarritako bazkariarekin Gipuzkoa Plazan.
- Arratsaldean, manifestazio nagusia lau zutaberekin: 19:15ean ikasleen zutabea Ibaetatik, 19:30ean soldatapeko lanen zutabea Egiako Justizia jauregitik, 19:30ean zaintza lanen zutabea Groseko anbulatoriotik. Zutabe bakoitzak ezaugarri propioak izango ditu, eta guztiek bat egingo dute Bulebarrean.
- 20:00etan, ekitaldi nagusia Bulebarrean.
- 00:00etan, greba bukaerako festa Guardetxean, Ezin badugu dantzatu, hau ez da gure greba lelopean.