Historia, txanponen bidez
Numismatika ikastaroa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak, datozen asteetarako: “Gure Historia azaltzeko erabili izan dira arlo politikoa, militarra, soziala, ekonomikoa, artistikoa, kulturala eta antzekoak. Oraingoan, arlo numismatikoa erabiliko dugu. Txanpona da herrialde guztiek erabili izan duten “dokumentu” ofiziala, eta ikuspegi berezia ematen du”, azaldu dute. Horrela, oinarrizko ezagutzak eta sakontzeko bideak ere landuko dituzte, teoria eta praktikaren bidez: “Saio dinamiko eta partehartzaileak izango dira”. Internet bidez eman daiteke izena jada.
Ikastaroa goizez izango da, 10:00etatik 12:00etara, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan (Zorroagagaina, 11). Irakaslea Mikel Legorburu izango da eta hamar saio izango ditu:
- Martxoaren 16an eta 23an.
- Apirilaren 13an, 20an eta 27an.
- Maiatzaren 4an, 11n eta 18an.