Lan baldintzak hobetzeko eskatu dute Zarako langileek
Zarako langileek protesta egin dute San Martin merkataritza zentroaren aurrean, ELA sindikatuak deituta. Azaldu dute Inditex gisako “enpresa erraldoi” batek langileen lan baldintzak erraz hobetu ditzakeela. Gipuzkoan 300 langile daude Zaran eta gehiengoa emakumeak dira.
Tentsio uneak bizi izan dira protestan zehar. Izan ere, protestarekin ados ez zeuden hainbat langile eta enpresako kide kalera atera dira protestari bizkarra ematera. Ondoren, Ertzaintzak bota egin ditu elkarretaratzea egiteko baimenik ez zutela argudiatuta. Maddi Aspiazu ELAko kideak azaldu du Bizkaian hitzarmen hobea dutela eta euren asmoa enpresarekin akordio batera iristea dela. Bitartean, borrokatzen jarraituko dutela gaineratu du.