Maialen Axpe. (Argazkia: Donostiako Atletiko)
Ederki dabil Maialen Axpe, Donostiako Atletikoko pertika jauzilaria. Valentzian jokatu dute pista estaliko Espainiako Txapelketa, eta brontzezko domina lortu du Arrasatekoak. “Espainiako Txapelketarako ongi nengoen, baina banekien oraindik ez nengoela onenean. Azkenean, 4,16 metroko marka lortu nuen, baina gehiago egin nezakeen”, azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri. Edonola, oraindik aukera du abuztuko Europako Txapelketarako sailkatzeko, 4,45 metroko gutxienekoa lortuz.
Axperi egindako elkarrizketa zabala argitaratuko dugu ostiraleko astekarian.