Aitor ikastola morez jantzi dute
Egian modu berezian antolatu dira emakumeek greba egin ahal izateko, modu komunitarioan prestatu dute dena. Egiako emakumeek greba egin ahal izateko Aitor ikastolako, Arrano kultur elkarteko eta Antxeta aisialdi taldeko gizonezkoek egunerokoan emakumeek betetzen dituzten lanak eurengan hartuko dituzte.
Greba feministaren irudiak biltzen ari gara hemen.
Aitor ikastolako gurasoek eta ikasleek elkarrekin egindako kartel eta apaingarriekin jantzi dute eraikina. Berdintasunaren aldeko leloak idatzi eta artile morez josi dute ataria.