Argazkia: Iñaki Agirre
Aitor Ikastolako ikasleen ama, izeba eta amonak ikastetxe parean bildu dira gaur
martxoak 8ko greba deialdiarekin bat eginez. Eva Martinezen arabera, “emakumeok egiten dugun zaintza lana ez da behar bezain beste ikusten”. Bera eta ikastolako beste ama batzuk aurreko astean bildu ziren gaurko mobilizazioetara begira antolatu eta “haurren zaintzan emakumeek bizi duten errealitatea ikustarazteko”.
Emakumeek greba egin ahal izateko modu komunitarioan antolatu dira Egian. Gizonezkoak izan dira haurrak ikastolara eraman eta bertatik jasotzeaz arduratu direnak. Ikastetxeko jantokiak gutxieneko zerbitzuak eskaini ez dituenez, Aitor ikastolako, Arrano kultur elkarteko eta Antxeta aisialdi taldeko gizonezkoek haurrak Tabakalerara eraman dituzte ere bazkaltzera.