Artzain Onaren aurrean biluztu dira Munillaren adierazpenak salatzeko
Hainbat emakume biluztu dira Artzain Onaren katedralaren aurrean, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren azken adierazpenak salatzeko. “Munilla, deabrua zure bila” lelopean zabaldu dute argazkia. Elizbarrutiaren webgunea ere hackeatu egin dute.
Ez da lehen aldia emakumeak katedralaren aurrean biluzten direla. Emakume Askeak taldeak horrelako ekintzak egin izan ditu emakumeek bizi duten pobrezia egoera salatzeko.