Milaka emakumek kaleak hartu dituzte
Milaka emakume atera dira kalera martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin bat egitera. Hezkuntzan, osasungintzan, saltoki eta tabernetan eragina izan du grebak eta langile askok bat egin dute mobilizazioekin. Bulebarra bete egin da eguerdian eta eserialdia egin dute, protesta moduan.