(Argazkia: Iñaki Agirre)
Ehundik gora emakume eta haurrek bazkaldu dute Txantxarreka gaztetxean. Greba feministari begira, gaztetxeko gizonek beraien ekarpena egin nahi izan dute. “Erabaki genuen gure aletxoa jar genezakeela, eta plangintza osatu dugu”, adierazi du Gaizka Arregi gaztetxeko kideak.
Bazkaria ez ezik, arratsaldean, zaintza zerbitzua eskainiko dute haurrak eskolatik ateratzen direnean. Haurrak gaztetxean geratu ahal izango dira hainbat ordutan. Azkenik, mobilizazioen ostean, lunch berezia egingo dute gaztetxean hurbiltzen direnentzako.