Gizonak arduratu ziren martxoaren 8an jangela zerbitzua emateaz. (Argazkia: Lauaizeta Ikastola)
Lauaizeta institutuan era desberdinean egin zuten bat martxoaren 8ko greba feministarekin. Lanuzteak deituak zeuden garaian, ikasleekin gaiaren inguruan debatea sortu zuten, irakasleek dinamizatuta. Jolas ordutan eta jangela garaian, eskolako gizonak arduratu ziren zaintzaz eta zerbitzuetaz. Jolas garaian, bide batez, emakumeek elkarretaratzea egin zuten institutuaren kanpoaldean,
Emakumeak planto zioen kartelarekin.
Egindako lana eskertu diete: “Eskerrak eman nahi dizkiegu jangela zerbitzua egon dadin lanean aritu diren gizonezkoei. Lan bikaina egin duzue! Zorionak eta eskerrik asko!”. Azaldu dutenez, ikasleen artean “urduritasun positiboa” nabaritu zuten: “Ezin zuten poztasun barrea aurpegitik kendu. Txantxetan ibili dira, bai, baina pozik. Batzuei kostatu zaie egoera barneratzea, ez baitzuten horrelakorik espero. Sinbolikoki oso indartsua izan da. Gure ikasleek, parekidetasunean hezteko bidean, mezu garrantzitsua barneratu dutela uste dugu”