Physis versus Pelax taldeak Marruman eman zuen kontzertua entzun nahi duzu?
Otsaileko azken igandean kontzertu akustiko bat eman zuen Donostiako Physis versus Pelax taldeak. Marruma Kulturalak programaren barruan jo zuten, Groseko Marruma elkartean. Kontzertura joateko aukerarik ez bazenuen izan, edo berriz entzun nahi baduzu, hemen duzu aukera, antolatzaileek grabatu egin zuten eta.