Auzoko egitasmoak euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea du helburu. Horretarako, auzoetan lagun taldeak osatzen dituzte; alde batetik, Auzotarrak (egunerokoan euskaraz aritzen diren herritarrak), eta bestetik, Auzokideak (euskaraz ez dakiten herritarrak).
Amara Berrin taldea osatu dute eta ostegunero elkartuko dira Amara Berriko auzo elkartearen lokalean (Martzelino Soroa plaza, 4), 17:30eatik 18:30eara.
Beste hainbat auzotan ere egiten dute
Auzoko egitasmoa: Altzan (astelehenetan 15:00etatik 16:00etara, Oleta eskolan) eta Egian (asteazkena 15:00etatik 16:00etara, Aitor ikastolan).