Igeldoko luiziari irtenbidea emateko lanean ari da Hirigintza saila
Donostiako Udaleko Hirigintza saileko teknikariak lanean ari dira Igeldoko Itsasargiko errepidean izandako lur jausiari irtenbide bat emateko. Larunbat goizaldean gertatu zen luizia 59. zenbakiko 12 metroko horma zartatu ondoren. Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, teknikariak azterketak egiten ibili dira asteburuan, eta dirudienez, eraikinen egiturak ez ditu kaltetu lur jausiak.
Euria dela eta, gaur ezin izan dute lurra kendu. Izan ere, lurra bustita egindan kentzen hasten badira arriskua egon daiteke lur gehiago erortzeko. Ramosek esan du egoera bere onera itzultzeko denbora beharko dutela, eperik zehaztu ez badu ere.
Segurtasuna bermatzeko, bost familia beraien etxeetatik atera behar izan zituzten, eta gutxienez, beste egun bat egon beharko dute etxetik kanpo. Bost familia horietatik bi hiriko hoteletan daude, eta hiru senide lagunen etxeetan.