Morau bakarlariak disko berria aurkeztuko du Txondorran
Andoni Tolosa Morau gitarra eta abeslariak emanaldia eskainiko du igande honetan, hilak 18, Egiako Txondorra gunean. 18:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balio ditu.
Gipuzkoarrak Egunsentiak Alperrentzat lan berria aurkeztuko du, eta ondoren solasaldia egingo dute. Kontzertua zuzenean emango dute Ttan Ttakun irrati librearen bigarren kanaletik –107.7 FM–.