Datorren astean iritsiko da Ekozinemaldia Donostiara
EkoZinemaldia antolatu dute hamabigarren aldiz, diotenez, “indarrez beterik”. Hain zuzen, ahalaginduko dira Lurrari eragiten dioten arazoen ikuspegi globala ematen, erdigunea energian jarriko dute. Hala ere, energiarekin lotutako beste jarduera asko ere laduko dituzte: meatzaritza, ura, elikadura, teknologia… “Energiak duen eragina agertuko dute, bai ingurumenean bai gizakiengan”. Hainbat dokumentalek osatuko dute zinemaldia, Hegoamerikako ekoizpenak: Brasil, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Puerto Rico; baita errealitate ezkutuagoak ere: Ghana, Senegal, Mauritania eta Kurdistan. Sari ugari eskuratutako filmak dira. Leku askotan eskainiko dituzte filmak (Ataun, Bilbo, Gasteiz, Ordizia, Errenteria-Orereta…)
DONOSTIAKO EGITARAUA
Eskola Politeknikoa. Martxoak 21, asteazkena, 12:30.
- Dia de muerte del Agua
- El otro lado de la tecnologia
- Martxoak 26, astelehena, 19:00.
- Frontera invisible
- Desierto Liquido
- En memoria de Hernan Bedoya
- Martxoak 27, asteartea, 19:00.
- Hija de la laguna
- Yaku Chaski Warmikuna: Mensajeras del Rio
- Martxoak 28, asteazkena (18:30).
- Arpilleras, bordando la resistencia