Greba egingo dute hezkuntza publikoko langileek
Grebara deitu dute hezkuntzako sare publikoa, gaurko eta biharko. Steilasek eta ELAk sektore osoan egin dute deialdia (irakaskuntza, heziketa berezia, Haurreskolak partzuergoa eta sukalde eta garbiketa zerbitzuak); LABek, irakaskuntzan bakarrik. LABek sinatu zituen Hezkuntza Sailarekin sukaldekoen eta garbitzaileen eta Haurreskolen hitzarmenak, aurreko astean. Heziketa berezian ere ados zegoen Jaurlaritzaren proposamenarekin, baina azkenean ez zuen sinatu, adostasun zabalagoa behar zelakoan.
Guztira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publiko ez-unibertsitarioan, 26.000 lagun inguru deitu dituzte grebara. Leloa aurrekoetan erabili duten bera izango da: Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki. Kontua da, orain, sindikatuen arteko desadostasunak daudela. Edonola, gaur, asteazkena, manifestazio bateratua egingo dute ELAk, Steilasek eta LABek, Gasteizen. Bihar, 12:00etan, manifestazioak egingo dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen.
Sindikatuen mobilizazioen kontra agertu da Eusko Jaurlaritza.