
Ekoguneak aukera emango du ikasteko baratzea balkoian nola egin daitekeen. Bi saiotan antolatu dute ikastaroa, apirilaren 6an eta 13an, 16:00etatik 19:00etara. Prezio orokorra 33 eurokoa izango da (Kutxabank berezoentzat eta Baratze Parke Sareko erabiltzaileak: 28 euro). Lekua egongo da 16 urtetik gorako hogeita bost lagunentzat, eta izen ematea egin daiteke jada,
Ekogunearen webgunean.
Etxeko terrazan edo balkoian baratze bat abian jartzeko oinarrizko pautak eskuratuko dituzte partaideek: Balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak, ureztapen eta loreontzi ezberdinak… horrela, ikastaroa bukatzean, ikasiko dute landare desberdinen antolaketa posiblea diseinatzen, eta elementuak sortzen, bakoitzaren balkoiaren edo terrazaren baldintzak kontutan hartuta.